ONGI ETORRI WEB BERRIRA

Gazteon duintasunagatik, prekarietatearekin amaitu

Gazteon duintasunagatik, prekarietatearekin amaitu! Apirilaren 28an (larunbata) Osasunaren aldeko Nazioarteko Eguna da. Hitzordu horretarako, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta beste hainbat elkarte, sindikartu eta kolektibok* komunikatu batean bat egin dugu, honako ohartarazpena egiteko:

Azken lan erreformak gazteon lan baldintzak are gehiago okerragotuko ditu eta, ondorioz, gure lan osasuna kaltetuko du eta istripu-arriskua areagotuko digu”.

Zergatik? Besteak beste, baja hartzen duten langileak kaleratzeko ematen dituen erraztasunengatik; eta, bestetik, ugazaben-mutuei emango dien eskumenengatik, lanera gaixo joatera bultzatuko baikaituzte (aldi berean istripu arriskuak areagotuz).

Laburbilduz: lan erreformak gure lan-baldintzak (eta gure bizitzak) okerragotuko ditu eta erizaintzaren ateak irekiko dizkigu.

Gure duintasunagatik eta gure eskubideen alde: mobilizatu gaitezen!

*Consejo de la Juventud de Euskadi (EGK), Federación Vasca de Junior Empresa, Juventud Obrera Cristiana, Comisiones Obreras-Gazteak, Iratzarri, Atseden Taldeak, Fundación EDE, Sare Antifaxista, Berri Otxoak, LAB, ESK, Kima Berdea eta Aldarte.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.