Berdintasuna… Zertarako? txostena eta gazteon desirak

Berdintasuna… Zertarako? txostena eta gazteon desirak

2016ko azaroan EGK-ko Berdintasun lan-arloak aurrera eraman zuen “Berdintasuna… Zertarako?” proiektua. Hau hiru ekintzaz osatua zegoen gazteon desirak biltzeko:

  • Eta, zuk… zertarako? (azaroaren 8an, Gasteizen).
  • Emakumeen Hiria (azaroaren 21ean, Donostian).
  • “Berdintasuna… Zertarako?” Topaketa (azaroaren 30ean, Bilbon).

Gaur eta aprobetxatuz urte berria gainean dugula, proiektuaren ondorioak ezagutzera eman nahi ditugu, bertan islatu ditugularik gazteon berdintasunarekiko 10 desirak, 2017 urteari eskatzen dizkiogunak.

Laneratzean dauden desberdintasunak, emakumeei historian izan duten paperagatik eginiko onarpen maila baxua, diskriminazio era desberdinak eta genero rolak, Indarkeria Matxista, denboraren banaketa desberdina emakume eta gizon gazteen artean… hainbat dira gazteon erronkak.

Nola ez, gazteon desirak eta proposamenak ere jaso dira, era baikorrean eraikitze aldera. Gazteok Berdintasuna zertarako behar dugun jakin nahi baduzu jarraian duzu PDFa

Berdintasuna... Zertarako txostena?

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .