Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka dokumentala Giza Eskubideen Zinemaldian apirilaren 19an! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka dokumentala jada webgunean ikusgarri!

Hainbat izan dira 30 urte baino gehiagotan zehar Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Bakea eta Bizikidetza lan-arloan burututako proiektu eta ekintzak (Bake Ibilbideak, Bake&Arte, BakeHizketak, adibidez). 2014an Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiarekin hiru urtetarako sinatutako lan hitzarmenari esker, denboraldi horretan burututako ekimenak eta esperientziak jasotzen dituen Gazteak eta bakea liburua eta Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka dokumentala egin genituen.

Dokumental honek EGK-k, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiarekin batera, bake positiboaren eraikuntzan egindako lana jasotzen du. Hiru urtetan zehar (2014-2016) egindako lanaren isla da, non 250 gazte baino gehiagok parte hartu zuten bake eta bizikidetza kultura sustatzeko EGK-k antolatutako hainbat ekintzetan. Filmean ekimen hauetan parte hartu zuten gazte batzuen gogoetak, ideiak eta esperientziak jasotzen dira. Honetaz gain, 30 urtetan zehar EGK-k gai hauek nola landu dituen islatzen du. Bizitzari eta desberdinari errespetua ezinbesteko balore izan dira enpatiatik abiatuz irtenbide partekatuak eraikitzeko.

Dokumentalaren zabalpena

Dokumentala Donostiako San Telmo museoan burututako ekitaldi batean aurkeztu genuen, baita Bilboko BilboRock aretoan eta Donostiako XVI. Giza Eskubideen Zinemaldira ere eraman genuen.

Orain EGK-ko webgunera igo dugu eta zurekin partekatu nahi dugu! Hemen ikus dezakezu!

Dokumentala ikusi ostean gai hauekiko gogoetak gurekin elkarbanatzeko interesa baduzu zatoz gure bake lantaldera, deitu 943429767 telefonora edo idatzi bakea@egk.org helbidera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.