Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka dokumentala Giza Eskubideen Zinemaldian apirilaren 19an! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka dokumentala Giza Eskubideen Zinemaldian apirilaren 19an!

EGKn Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka. Iragana ulertuz, etorkizuna eraikiz dokumentala aurkeztuko dugu XVI. Giza Eskubideen Zinemaldian. Topaketa apirilaren 19an, arratsaldeko 19:00etan Donostiako Tomasene Kultur Etxean burutuko da.

Dokumental honek EGK-k, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiarekin batera, bake positiboaren eraikuntzan egindako lana jasotzen du. Hiru urtetan zehar (2014-2016) egindako lanaren isla da, non 250 gazte baino gehiagok parte hartu zuten bake eta bizikidetza kultura sustatzeko EGK-k antolatutako hainbat ekintzetan. Filmean ekimen hauetan parte hartu zuten hainbat gazteren gogoetak, ideiak eta esperientziak jasotzen dira. Honetaz gain, 30 urtetan zehar EGK-k gai hauek nola landu dituen islatzen du. Bizitzari eta desberdinari errespetua ezinbesteko balore izan dira enpatiatik abiatuz irtenbide partekatuak eraikitzeko. Jarraian duzu dokumentaleko trailerra

Dokumentala ikusteko gogoa baduzu eta gai honekiko gogoetak gurekin elkarbanatzeko interesa baduzu ez galdu aukera eta etorri zaitez apirilaren 19an 19:00etan Tomasene Kultur Etxera! Sarrera dohain. Edozein zalantza edo galdera argitzeko deitu 943429767 telefonora edo idatzi bakea@egk.org helbidera.

Gogoratu! EGK-ko ekintzak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo Internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.

Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka dokumentalaren aurkezpen posterra

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.