GazteOlinpiadak ekitaldiaren kartela

Bueltan dira EGKren GazteOlinpiadak!

Gazte! Rioko Olinpiadek K.O. utzi ez bazaituzte… bueltan dira EGKren GAZTEOLINPIADAK!

Aurten Bilbon prestatzeko plazera izan dugu. Dakizuenez, GazteOlinpiadak parte-hartzea eta kirola du oinarrian, biak batuta ekimen ederra atera daitekeelako. Gogoratu pasa den urtean gazteek esandakoa “kirolean aniztasuna kontuan hartzen baldin bada elkartasuna bezalako sentimenduak garatu daitezke”. Egindakoa ikusi nahi baduzu, sar zaitez esteka honetan!

Hortik abiatuta, Bilbon hainbat gaztek kirolean aritzeko dituzten zailtasunak edota euren parte-hartzea hobetzeko proposamenak lantzen aritu gara. Adibide dira “Bilbo ibiltzera goaz!” Kale Dor Kayikorekin egin genuen behaketa parte-hartzailea eta Ellacuria Fundazioko gazteekin egindako mahai ingurua.

Gazteok kirolean dugun parte-hartzea erraztu eta hobetzeko iritzi eta proposamenak jasotzen jarraitzen dugu, eta horretarako inkesta bat prestatu dugu. Bilbo inguruan bizi bazarete betetzea interesatzen zaizue, egin kasu.

Goalball, Slalom, Padel…

Hemendik eta handik ateratako iritzi eta proposamenak kontrastatzeko baliatuko ditugu GazteOlinpiadak hori bai, kirola egitera gatozela ahaztu gabe. Ski Denok elkartearekin batera hainbat kirol egokitu ezagutzeko aukera izango dugu: Goalball, Slalom, Padel eta beste batzuk.

Urriaren 1ean, larunbata.

San Inazio Kiroldegian.

Goizeko 10etatik 13ak arte.

Animatu zaitezte etortzera! Izena eman! Ez zarete damutuko.

GazteOlinpiadak, EGK-k antolatutako ekitaldiaren kartela

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .