GazteOlinpiadak ospatu dugu Antiguako pilotalekuan - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

GazteOlinpiadak ospatu dugu Antiguako pilotalekuan

  • Kirola, inklusioa eta parte-hartzea uztartzen dituen ekimena gauzatu genuen larunbatean Donostian

  • Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Diputatua eta Martin Ibabe, Donostiako Udaleko Kiroletako eta Gazteriako, Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzia, izan ziren ekitaldian

Kirola, inklusioa eta parte-hartzea uztartzen dituen ekimenaren helburua balore sozialak zabaltzea da, lehiakortasunetik urrun eta aniztasuna eta laguntasuna uztartuz. Horretarako, lehenik, kultur ezberdinetako gazteak elkar ezagutu eta giroan sartzeko kirol egokitua oinarri duten jolasekin ekin genion egunari. Antiguako pilotalekuan edonork parte hartzeko moduko hainbat jolas proposatu genituen. GKEFak eramandako gurpildun aulkiekin ariketa eta jarduera ugari egin genituen. Amaieran, behin erritmoa hartuta, txapelketatxo bat antolatu genuen parte-hartzaileek esperientzia lehen eskutik bizi ahal izateko. Zer lortu genuen honela? Gauza asko eta zaila da denak hitz bidez islatzea. Batetik, rolak, aurreiritziak eta estereotipoak haustea; bestetik, edonork parte hartzeko moduko hainbat jolas proposatuta mugak haustea. Testuinguru parte hartzaile honetan adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten pilotariekin batera, urritasunik gabeko jendeak pilotaz gozatzea lortu genuen, kirola aniztasun ikuspegi batetik erakustea, esperientzia berriak sorraraziz eta kirola egiteko beste moduak badaudela erakutsiz.

Aniztasunetik amankomunera eztabaida-dinamika

Zein baliorekin identifikatzen dugu gure burua? Nolakoa da gure jarrera gureak ez diren balioekiko? Honelako galderak erantzun eta ezberdinen arteko elkarrizketa bultzatzeko dinamika egin genuen atsedenaren ostean. Aniztasunetik amankomunera hausnarketa egiteko, enpatiatik abiatuta, binaka jarri genituen partaideak. Poliki-poliki, talde handiagoak egin genituen eta amaieran guztion artean elkarbanatu genituen Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldia aurrera eramaten lagundu diguten eragile guztiei (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta GKEF, GPF eta Real Sociedad Fundazioa) eta nola ez bertaratu zineten parte-hartzaileei. Guretzat oso egun polita izan zen. Eguneko hainbat argazki eskegi genituen gure sare sozialetan. Eta beti bezala, hemen duzu argazki-galeria.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.