Resumen GazteOlinpiadak 2016

GazteOlinpiadak 2016 laburpena

Aspaldi honetan maiz hitz egin dugu kirola eta parte hartzeari buruz. EGK osatzen dugunontzat GazteOlinpiadak oso ekimen kuttuna da, beharrezkoa ikusten dugu kirola egokituak ezagutaraztea. Asmo horrekin, pasa den larunbatean, urriak 1, San Inazio kiroldegian bertaratu ziren gazteekin Goalball, Slalom eta Padelean ibili ginen Ski Denok talde adituaren laguntzarekin. Era berean San Inazio kiroldegiari eta bertako langileei, Once Gazteaki, ESN Bilbaori, Bilboko Udalari eta Bizkaiako Foru Aldundiari euren laguntza eskertu nahi diegu.

Kontraste-lana gazteekin

Ohiko ezagutza jolasen ostean 2016an Parte-hartze lan-arloan sustatutako proiektu eta dinamiken kontraste lana egin genuen, besteak beste gazteen parte-hartze aktiboa, emakumeek kirolean duten presentzia, aniztasun funtzionala dituzten gazteen zailtasunak, zailtasun sozioekonomikoak dituzten gazteen beharrizanak, baita jasangarritasuna edota eraikinen plangintza eta ebaluazioa ere. Youtubeko gure kanalean dituzu sei taldeen proposamenak. Modu honetan lan-ildoari jarraipena eman diogu eta gazteon iritzia entzun EGKren diskurtsoa osatzeko. Besteak beste eztabaida taldeak, behaketa parte-hartzaileak edo inkestak Bilboko kirol eremuak (kiroldegiak eta kaleko espazioak) hobetzeko proposamenak egin, aztertu eta eztabaidatzeko. Jarraian duzu GazteOlinpiadak 2016 laburpena.

GazteOlinpiadak 2016 laburpena

GazteOlinpiadak gazteria osatzen dugunon aniztasuna argitan jartzeko ekimena da. Izan ere, gure artean zailtasun ekonomikoak dituztenak badira, generoaren ondorioz oztopoak dituztenak, aniztasun funtzionalaren ondorioz erronkak dituztenak, jatorria dela eta zailtasunak topatzen dituztenak… Beste era batera esanda gazte guztion aukerak berdinak izan daitezen gure aniztasuna kontuan hartzea ezinbestekoa da. 2016ko ekitaldia, zehazki, aniztasun funtzionala duten gazteek kirolean aritzeko dituzten zailtasunen sentsibilizazioa bideratu da eta horiek gainditzeko aukerak ikustarazi dira.

Eguneko irudiak argitaratu berri dugun argazki-galerian dituzu eta laster eskegiko dugu laburpen bideoa Youtubeko gure kanalean.

EGKn aukera berdintasuna dugu erronka eta horren atzetik goaz pausuz pausu parte-hartzearen eskutik. Gazteekin egiten dugu egoeraren analisia eta gazteak dira EGKren proposamenak osatzen dituztenak. GazteOlinpiadak horren adibide izan da, fase guztietan eragiteko aukera izan dutelako. Azken kontraste ekimen honetan 40 bat gazteren ahotsa entzuteko aukera izan dugu eta aurreko ekimenetan (lan taldea, eztabaida taldea, Bilbo ibiltzera goaz!, eta inkesta)  parte hartu dutenen proposamenekin batera txosten bat osatu eta publikatuko dugu. Guztira, 60-70 gazteren ahotsa barnebiltzen duen txostena izango da.

GazteOlinpiadak: zein da jatorria?

Gazteak kirola eta parte-hartzea harremanetan jartzen dituen ekimena baino gehiago prozesua izan dira 2016ko GazteOlinpiadak. Pasa den larunbatean Bilboko San Inazio kiroldegian igarotako goiza izan da ekimen nagusia, baina prozesu hau 2015ean abiatu zen “Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin” ikerketarekin. EGK eta Gazteen Euskal Behatokiak elkarlanean egindakoa da eta gazteok kirol elkarteetan dugun parte-hartze maila oso handia dela azaleratu zuenean. Elkarte baten parte garenon %23,9a kirol elkarte baten parte gara eta boluntarioa garen edota memento jakinetan lan boluntarioak egiten ditugun gazteon %33,5a kirolean aritzen gara.

Iaz lehen edizioa ospatu genuen lurralde bakoitzeko hiriburuan kirol ekintza barne-hartzaileak antolatuz. Bilbo, Gasteiz eta Donostian ia 200 gazte batu genituen. Hemen duzu GazteOlinpiadak 2015en laburpena.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .