GazteOlinpiadak 2015 Goalball

GazteOlinpiadak: kirola eta parte-hartzea biltzen dituen EGKren ekimena arrakastarekin bukatu da 100 gazte baino gehiagoren parte-hartzearekin

Lehen aldiz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak kirola eta parte-hartzea biltzen dituen ekimen bat antolatu du: GazteOlinpiadak 2015. Bilbo, Gasteiz eta Donostian antolatu da hiru kirol ezberdinekin Ekhitarrak Kirol Klubarekin elkarlanean eta emaitza arrakastatsua izan da 100 gazte baino gehiagok parte hartu dutelako. GazteOlinpiaden helburua gazteen kirola eta parte-hartzea bultzatzea izan da; horretarako kirolak dituen balio sozialak goraipatuko dira jolasten zen bitartean. Lehiaketa guztiak mistoak izan dira (neskak eta mutilak) eta hurrengo eskema hau jarraitu da: 1- Ongi-etorri dinamika parte-hartzailea 2 – Lehiaketa 3- Sarien banaketa eta itxiera. Hauek dira jardunaldiak laburbiltzen dituzten hiru bideoak:

Boleibola (Donostia):

#GazteOlinpiadak Donostian bukatu ziren boleibol lehiaketarekin. Bera Bera Kirol Klubaren eskutik, boleibola praktikatzen duten gazteak kirol honetan lehen aldiz aritzen zirenekin elkartu ziren. Giro paregabea ekimenarekin bukatzeko!

Saskibaloia (Vitoria-Gasteiz):

#GazteOlinpadak ekimenaren bigarren saioan Gasteizen egon ginen saskibaloi lehiaketa batekin. Kirola egiteaz gain, hasieran eta bukaeran, dinamika parte-hartzaile bat burutu zen non gazteek euren iritziz zer balio komunak dituzten kirolak eta parte-hartze sozialak azaldu zituzten. Dinamika hau jarraituz, hurbildutako gazte guztiak nahastu ziren, neskak eta mutilak, bakarrik eta taldeka zeudenak, eta abar. Lagun asko hurbildu ziren eta bideo hau horren ikusgarri da:

Goalball (Bilbo):

#GazteOlinpiadak goalball lehiaketa batekin hasi zen Bilbon. Goalballa ikusmen urritasuna duten lagunentzako talde-kirol paralinpikoa da eta itsuak eta itsuak ez diren gazteek elkarrekin jokatu zuten. 50 pertsona baino gehiago elkartu ziren Deustuko kiroldegian, denak gazteak, eta guztion artean giro paregabea sortu zen bideo honetan ikus daitekeen bezala:

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .