Gaztematika jardunaldietan, gazteen beharrei buruz zer dakigu?

Gazteen beharrei buruz zer dakigu? EGK erantzunak ematen saiatu da Gaztematika jardunaldietan

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gaztematika jardunaldietan haur, nerabe eta gazteen ekintzetan parte hartu du. EGK-ko presidentea izateko berriro aukeratu duten Itsaso Andueza “Gazteen beharrei buruz, zer dakigu?” mahai inguruan aritu da Oscar Longo, Gazteen Euskal Behatokia teknikaria, Markel Ormazabal, AZTIKER-eko teknikaria eta Diego Carbajorekin, UPV/EHUko soziologia ikertzailearekin batera.

Unai Amezaga, Getxoko Udaleko gazteria teknikaria, mahaiaren moderatzailea izan da eta hainbat hausnarketa piztu ditu: Euskal gazteriak behar berdinak ditu edo oso anitzak gara? Egiten diren ikerketek gazteen nahiekin lotura handia dute edo komunikabideek eta nagusiek zehazten dute bidea? Gazteak instituzioetara hurbiltzen dira ikerketen ondorioak ezagutzera? Txostenak eraginkorrak dira edo aztertu berriak ikertu behar dira?

Solasaldia interesgarria izan da eta bertan hitz egindakoaren inguruan ideia gehiago sortu dira ondoren egin diren dinamiketan landu direnak. Jardunaldi hauek Gipuzkoako Foru Alduandiak Irungo FICOBAn antolatu ditu eta gazteria esparruan lan egiten duten profesionalak elkartu ditu. Hauen inguruan informazio gehiago ikusteko, Twitterren #gaztematika traola jarraitu edo klik egin esteka honetan.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .