#GaztEmantzipazioa topaketa azaroaren 28an Donostian - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

#GaztEmantzipazioa topaketa azaroaren 28an Donostian

  • Kontadores Gazte Zentroan izango da arratsaldeko 18:30ean.

Emantzipazioa, zoritxarrez, ez da prozesu erraza gazteontzat. Berria egunkariak alokairuaren inguruan urri hasieran kaleratutako albiste batean zioenez “bereziki garestia da Gipuzkoa: hilean 1.130€, batez beste. Ia %23 garestitu da urtebetean lurralde horretan, begirada lau urte atzera botaz gero, %38 garestitu da”. Eta Donostian, are garestiago. EnAlquiler webgunearen arabera, 2018ko urrian batez besteko prezioa 1366€koa da.

Datuak horiek dira. Baina zein da errealitate honen zergatia? Nola eragiten dio gazteon emantzipazio-prozesuari? Zein aukera eskaintzen ditu Donostiako Udalak? Nola eragiten dute pisu turistikoek? Gazteok honetaz aritu eta parte hartzeko espazioa sortu nahi izan dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) #GaztEmantzipazioa topaketarekin, gazteon emantzipazioan eragina duten faktoreak lantzeko. Azaroaren 28an arratsaldeko 18:30ean burutuko da Kontadores Gazte Zentroan Donostiako Udalarekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatuta. Bertan, gainera, Abaraska Etxebizitza Kooperatiboko kideak izango ditugu emantzipatzeko jarraitu duten aukera alternatiboaren esperientzia gurekin banatzeko.

#GaztEmantzipazioa topaketako programa

  • 18:30-18:40 Harrera.
  • 18:40-19:05 Lehen zatia: Donostiako egoeraren diagnostikoa.
  • 19:05-19:15 Atsedena.
  • 19:15-19:55 Bigarren zatia: World Cafe dinamika bizipenak elkarbanatu eta emantzipazio-prozesuan eragiten duten faktoreak jorratzeko.
  • 19:55-20:00 Agurra.

Ekitaldian parte hartzeko gogoa baduzu eta gai honekiko gogoetak gurekin elkarbanatzeko interesa baduzu ez galdu aukera! Etor zaitez! FORMULARIO hau bete behar duzu izena emateko. Mugi zaitez, plazak mugatuak dira eta!

Gogoratu! EGK-ko ekitaldiak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo Internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan bizibaldintzak@egk.eus helbide elektronikora idatzita edo 945 22 06 01 telefono zenbakira deituz.

#GaztEmantzipazioa jardunaldiko kartelaren irudia

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.