GAZTELINK sare sozial berria jaio da!

GAZTELINK sare sozial berria jaio da!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteei eta gazte eragileei zuzendutako lehen sare soziala aurkeztu du prentsaurreko batean: Gaztelink. Web orrialde berri hau gizarte-mugimenduen topagune bat sortzeko abiatu da. Facebook eta Tuenti atarien antzeko funtzionamendu batekin baina sare horiek jasaten duten informazio saturazioa pairatu gabe, plaza birtual bat izateko jaio da. Plaza horretan, gaur egun Interneteko txoko ezberdinetan sakabanatuta dauden informazio eta eragileak bildu nahi dira. Esaterako, gazte-elkarteek, sindikatuek edo instituzioetako gazteria-sailek antolatzen dituzten jarduera, ikastaro, lantalde edo mobilizazio deialdiak. Gehiago jakin nahi al duzu? Deskargatu ezazu prentsa-dossierra!

Zer iruditu zaizu? Aldekoa? Aurkakoa? Gustatu zaizu? Badakizu zure iritzia oso garrantzitsua dela guretzat. Bidal iezaguzu komunika@egk.eus helbide elektronikora!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .