Udazken Gaztea Gasteizen: Gazte Astea eta beste ekintza asko!

Gazteentzako urria izango da Gasteizen, Gaste Astea badator!

Urriaren 13tik 25era badator Gazte Astea Gasteizera! Tailerrak, zinea, hitzaldiak eta bi ekintza nagusi, 3 Hiruburuak (politikari, gazte eta teknikarien arteko topaketak) eta 25ean egingo dugun azken jaialdia. Gazte Topa taldeak antolatzen du aste hau, Gasteizko gazteek osatzen dute talde hau, eta antolakuntzan ere Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta Gasteizko Udala baditugu.

Zein da Gazte Aste honen helburua?

Gazte politikak hobetzeko proposamenak egitea eta gazteok urtean zehar esparru ezberdinetan egiten dugun lana azaleratzea.Egitarau osoa ekintza guztiekin esteka honetan edo orrialdearen azpian ikusten duzun kartelean ikus ditzakezu! Eta gogoratu, zeintzuk izango diren ekintza nagusienak:

  • HIRUBURUAK (urriak 14, 16 eta 22): Gazteak eta ENPLEGUA, ETXEBIZITZA eta PROIEKTU AUTOGESTIONATUEN inguruan hitz egiteko izango dira. Izenak berak esaten duen bezala, hiru talde dira: POLITIKARIAK, TEKNIKARIAK eta zu bezalako GAZTEAK, ideiekin eta parte-hartzeko gogoekin. Gazteei zuzendutarko neurri zehatzak landuko dituzten dinamika ireki eta parte-hartzaileak izango dira, bertan iritzia eman eta eztabaidatu ahal izango da. Bai akordioak, bai desadostasunak gainditzeko egiten diren proposamenak ondorioetan jasoko dira eta hauek arlo bakoitzeko udal arduradunei eramango dizkiegu. Gazteon ahotsa politika publikoetara helaraziko dugu! Hauen informazio guztia, esteka honetan ikusi.
  • URRIAK 25EKO AZKEN JAIALDIA: Gazte Azoka, parte-hartze gunea, gazte erakusketa kaotikoa, gynkana, kontzertuak, bazkaria… denetarik duen egitaraua, gazteentzat, Juan de Aiala Plazan.

Ekintza guztiak doakoak izango dira! Izena ematea oso erraza da: formulario hau bete, email bat bidali zure datuekin eta parte-hartu duzun ekintzarekin gasteiz@egk.eus helbidera edo 945-22.06.01 telefonora deitu.

Eta Gazte Astearen ondoren, Gazte Plaza eta Asteburu Sortzailea iritsiko dira… Urria gazteon hilabetea izango da, animatu eta izan zaitez protagonista!

Gazteentzako urria izango da Gasteizen, Gaste Astea badator!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .