Gazteen topaketa, enplegu duin baten alde. Animatzen al zara?

Gazte askok bizi ditugun lan-baldintza penagarriekin nekatuta? Zatoz zure ahotsa entzunaraztera! Enplegu duinen alde lan egiteko,  azken urtean hainbat gazte eta elkarte biltzen aritu gara, hainbat topaketa irekietan. Orain, Eusko Jaurlaritzaren Lehen Aukera beken inguruko kanpaina abiatzen ari gara, eta gazteriarentzat baldintza duinak izango dituen enpleguaren aldeko neurriak proposatzen ere. Hurrengo topaketan parte hartu nahi al duzu? Orduan, apuntatu:

NOIZ: apirilaren 10ean, osteguna, 18.00etan.

NON: Gazteriaren Kontseiluaren Bilboko egoitzan (Autonomia 44, behea. Metroa: Indautxu).

Informazio gehiago: bizibaldintzak@egk.eus / 945 22 06 01 (Amaia Elorza).

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .