Gazteen parte-hartzerako tresnak

‘Gazteen parte-hartzerako tresnak’ ikastaroa bukatu da, EGK-ko lantaldeak emandako lehena

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lan taldeak ‘Gazteen parte-hartzerako tresnak’ ikastaroa eman du, Gazteen Euskal Behatokiaren antolatu dena. Ikastaroaren bi edizioa egin dira, Bilbo eta Donostian, eta bakoitzak bi saio izan ditu. Ekintzak gazteek parte-hartzeko eta parte ez hartzeko dituzten arrazoiak, moduak eta gakoak argitzen laguntzea izan du helburu eta EGKren ibilbidean izandako adibide teoriko-praktikoz baliatuz.

Gazteria politiketan lan egiten duten ia 50 pertsonek parte hartu dute ikastaroan: entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan edo boluntario-lanetan dihardutenak. Ekintza dinamikoa izan da eta profesionalek gazte eta parte-hartze kontzeptuaren inguruan hausnartzeko aukera izan dute, EGK-ko teknikarien lana hurbiletik ere ezagutu dute eta izandako esperientzia ona eta txarrak elkarren artean elkarbanatu dituzte.

Hau izan da ikastaroaren triptiko informatiboa, pdf-an ikus dezakezu:

 triptikoa

Eta beste esteka honetan, ikastaroaren inguruko elkarrizketa, balorazioa eta materiala.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .