Gazteen parte-hartzeari buruzko bideo berria

Gazteen parte-hartzeari buruzko bideo berria

“Parte hartu, zergatik?” Galdera honekin hasten da EGK- zabaldu duen “(Gazteon) parte-hartzearen papera” bideoa. Ia hiru minutuko Gazteen parte-hartzeari buruzko bideo honetan, gazteen parte-hartzea zailtzen dituzten faktoreen gainean hausnartzen da (aitzakiak, gizartearen eta krisiaren oztopoak, zer garen erabakitzen uzten ez digutenean, etabar) eta egoera hau aldatzeko elkarteek eta administrazioek zer egin dezaketen proposatzen da. EGK-k bere kideak diren 60 elkarteei, gazteei eta beste eragile sozialei bideoa Interneten eta sare sozialetan zabaltzea eskatzen die #GazteParteHartu hashtaga erabiliz. Ikusi hemen!

Orain zabaltzen den bideoa, martxoan ezagutzera eman zen “Gazteak eta parte-hartzea” ikerketarekin lotura dauka, non gai berdina jorratzen zen: euskal gazteriaren gizarte inplikazioa eragotzi dezaketen trabak eta horiek gainditzeko proposamenak. Lana burutzeko, ikerlanaren egileak, Fabio Gonzalez gazteak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak 75 eragiletako ehun pertsonen parte-hartzearekin kontatu zuen. Hemen duzu ikerketa osoa!

joerak-9

Hemen uzten dizuegu ere komunikabideetara bidalitako dossierra:

pdf

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .