SOSgazteak txostenaren portada

Euskal gazteen emigrazioaren alde ikustezina ezagutzen al duzu?

Atzerrira doazen gazteak hamar gehiago ala hamar gutxiago ote diren eztabaidatzen ari da jende asko, baina guk, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik, zenbakiez harago begiratu nahi izan dugu eta atzean dagoena aztertu: zer baldintzetan alde egiten ari gara? Beti hobetzen al da gure egoera atzerrian? Zer gertatzen da itzuli nahi dugunean? Hori baita emigrazioaren alde ikustezina.

Erantzunak bilatzeko, duela urte bat #SOSGazte Atzerriratuak. Manda tu postal contra el exilio laboral proiektua abiatu genuen. Ekimen honen baitan, www.sosgazteak.org sortu dugu, jende guztiak bere bizipenak eta ikuspuntuak adierazi ahal izateko; Bilbon gazteen emigrazioari buruzko topaketa irekia burutu dugu; emigratu duten gazteei elkarrizketak egin dizkiegu; migratutako gazteak biltzen dituen Kooperaktiboa elkartearekin batera lan egin dugu. Eta, orain, lan horren guztiaren ondorioak aurkezten dizkizugu, #SOSGazte. Gazteen lan emigrazioa argitalpenean. Espero dugu zure gustukoa izatea!

#SOSGazte. Gazteen lan emigrazioa argitalpena deskargatu nahi baduzu esteka honetan duzu txostena. Bestelako lotura batzuk uzten dizkizugu ere, nahi izanez gero begirada bat botatzeko.

Komunikabideei bidalitako prentsa-oharra:

PDF ikonoa

Iritzi artikulua:

PDF ikonoa

Bloga:

www.sosgazteak.org

Inor aukera ezak bultzatuta atzerrira joatera behartuta ez egoteko lan egiten jarraituko dugu, bai eta joaten direnak eta itzultzen direnak baldintza onenetan egin ahal izan dezaten ere. Kontatuko dizuegu.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .