GazteEkin abian da! (eta oraindik parte hartu dezakezu)

GazteEkin kongresua gertu! Badugu zer esan

Gazte, politikari eta teknikarientzat abisua!

Zuen bila gabiltza!

Guztiak mahai berean eseri gaitezen nahi dugu. Zertarako? Gazteon ahotsa eta parte hartzea politika publikoetan aintzat hartu dadin lortzeko. Horretarako, GazteEkin! abiatu dugu. Urrian zehar, hamaika topaketa burutu ditugu. Youtuben ikusi ditzakezu bideo-kronika guztiak. Argazkiak ere ikusi ditzakezu Flickr-en. Orain, azaroan, beste hitzordu garrantzitsu bat daukagu: GazteEkin! kongresua. Eta oraindik izena eman dezakezu.

GazteEkin kongresua

  • Noiz da? Azaroaren 16tik 18ra. Egun potoloa larunbatean izango da. Ez da beharrezkoa hiru egunetan parte hartzea (egun solteak etorri zaitezke).
  • Non? Astra faktorian, Gernikan.
  • Zer egingo dugu Kongresuan? Honako hau da gure plana:

OSTIRALA, 16

19.00 Gazte elkarteen azoka (lekua zehazteke).

21.00 Ongietorri afaria.

Ostatua EGK-k ordainduko du (plazak agortu dira;  itxaron-zerrenda ireki dugu).

LARUNBATA, 17

09.00 Elkarrekin gosaldu.

10.00 Topaketetan grabatutako bideoen emanaldia eta ateratako ondorioen aurkezpena.

11.00 Gazteen parte hartzeari buruzko hitzaldia.

12.00 Atsedenaldia.

12.30 Tailerra. Flujograma baten bitartez, parte hartzerako orduan topatzen ditugun oztopo nagusiak sailkatuko ditugu eta horien aurrean zer egin dezakegun aztertuko dugu.

14.30 Parte hartzaileen bazkaria (EGK-k ordainduko du; plaza mugatuak).

16.30 Tailerra. Gaur egungo eredua eraldatzeko estrategiak diseinatuko ditugu.

18.30 Ideia-postontzia.

Eta ondoren… Astra eta Gernikatik tour bat eta… Gauplana! (musika, emankizuna, barra…).

Ostatua  EGK-k ordainduko du (plazak agortu dira;  itxaron-zerrenda ireki dugu).

IGANDEA 18

09.00 Itxiera gosaria.

10.00 Lehen ondorioak.

Nahi baduzu, egitarauaren pdf hau deskargatu dezakezu:

PDF ikonoa

Animatzen al zara?

Dagoeneko izena eman dezakezu (Kongresurako plaza mugatuak):

(Topaketetan parte-hartu ez baduzu ere, kongresura etorri zaitezke).

 

Era berean, parte-hartzea eta gazteon errealitateei buruz zure iritzia ematera animatzen zaitugu:

  • Gaztea zara? Zeintzuk dira zure ustez gazteon beharrak?
  • Elkarte edo gizarte mugimenduren batean parte hartzen al duzu? Zer uste duzue parte-hartzea eta erabakitasunari buruz?

 

Ohar batzuk:

  • Kongresuaren bidaiak eta ostatua gure kontu, behar izatekotan. Aterpetxeko plazak bukatu dira! Itxaron-zerrenda ireki dugu.
  • UPV-EHUn ikasten baduzu (Bologna aurreko ikasketak), aukera askeko kredituak lortu ditzakezu.
  • Alderdi hauei buruzko argibideak jasotzeko, gazteekin@egk.eus helbidera idatzi dezakezu.

Gazte Ekin kartela

Tu voz para decidir. Badugu zer esan!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .