Berria egunkarian

Gazteak protagonista Berria egunkarian egindako erreportaje sorta batean

Gazteak izan dira protagonista Berria egunkarian argitaratu diren erreportaje sorta batean. Garikoitz Goikoetxea kazetariak idatzita, “Udako Seriea” deituriko formatuan agertu ziren interneten eta paperean uztailaren 27 eta abuztuaren 2aren artean. Euskal Herriko gazteen demografia, lan merkatua eta langabezia, prekarietatea, lan emigrazioa, parte-hartzea, estereotipoak, politikak… gai anitzak jorratu dira eta bitan EGKren ikuspuntuak jaso dira. Alde batetik, Amaia Elorza, etxebizitza eta enplegu teknikariaren hitzak eta, bestetik, Itsaso Anduezarenak, EGK-ko presidentea. Sei erreportajeak esteka hauetan irakur daitezke:

Gazteriaren ilunabarra. Udako Seriea. Gazteei Begira (I) DEMOGRAFIA, irakurri hemen.

– Merkatuan harrapatuta. Udako Seriea. Gazteei Begira (II) HEZIKETA ETA LAN MERKATUA, irakurri hemen.

– Gazteen ihesa. Udako Seriea. Gazteei Begira (III) EMIGRAZIOA, irakurri hemen.

– Etorkizunari heldu ezinik. Udako Seriea. Gazteei Begira (IV) PREKARIETATE SOZIALA, EGKren parte-hartzearekin, irakurri hemen.

– Beste bozgoragailu batzuen bila. Udako Seriea. Gazteei Begira (V) PARTE-HARTZEA, irakurri hemen.

– Gizartearen begietara. Udako Seriea. Gazteei Begira (VI) GAZTEAK ETA GIZARTEA, EGKren parte-hartzearekin, irakurri hemen.

Bestalde, euskal alderdi politikoetako gazteria arloetako ordezkariek (EGI, Ernai, JSE, NNGG eta Ahal Dugu) gazteekin duten harremana aztertu zuten, irakurri hemen.

Eta azkenik, Itsaso Andueza EGK-ko presidenteak iritzi artikulu bat idatzi du egunkarian berean: “Gazteen egoera hobetzeko, jar zaitezte haien azalean”, abuztuaren 25ean argitaratuta, irakurri hemen.

Irudian, lehenengo erreportajean gazteen biztanlerian duten pisua azaltzeko Berriak erabilitako grafikoa.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .