Gazteak Hegoaren Bila 2018 leihaketan izena emateko epea zabalik!

Gazteak Hegoaren Bila 2018 leihaketan izena emateko epea zabalik!

Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren 6. edizioa “Osasuna eskubidearen aurkako mehatxuei aurre egiten”.

Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek dei egiten diegu bertako gazteei Gazteak Hegoaren Bila 2018 lehiaketan parte hartzeko. 6. edizioaren helburua da gogoeta kritikoa eragitea, egin beharko diren proben bidez, desparekotasun eta bidegabekeria sozialen inguruan, eta herrialde txirotuetako errealitatea nahiz zenbait arazo global –hala nola osasun-zerbitzuak erabiltzeko aukera– hobeki ezagutaraztea.

Izen emateko epea zabalik otsailaren 26ra arte!

Aurrekoetan bezala, medicusmundik talde-lana sustatzeko asmoa du. Horregatik, 19 eta 30 urte bitarte edukita, EAEn bizi diren, ikasten duten, edo lan egiten duten gazteek lau kideko taldeak eratu beharko dituzte, eta izena eman, webgune honetan bertan. Jokoak lau proba izango ditu, jovenesenbuscadelsur.org webgunean argitaratuko direnak, 2018ko martxoaren 5ean, martxoaren 19an, eta apirilaren 2an, hurrenez hurren. Azken proba, laugarrena, apirilaren 21ean egingo da; presentziala izango da, eta ez du punturik emango, baina nahitaezkoa izango da, eta gutxienez talde bakoitzeko bi kidek parte hartu beharko dute. Beste sarien artean, Erdialdeko Amerikako herrialde batera zure taldekoekin joateko bidai bat irabazi dezakezue! Informazio gehiagorako, ikus ezazu ondorengo bideoa:
“Gazteak Hegoaren Bila” lehiaketaren seigarren ekitaldia, proiektu honen barruan dago kokatuta: OSASUN PUBLIKO ETA UNIBERTSALAREN ALDE. INEQUIDADES EN EL ACCESO A LA SALUD. FASE II.  Proiektu honetan, osasun- sistemarakosarbide- desberdinkeriez eta pribatizazio saiakerez ohartaraziko digun tresna jarriko da martxan. Hainbat eragileren arteko elkarlanari esker garatuko da eta osasun sistema publiko hur-hurretik aztertu eta ezagutza kritikoa sustatuko du. Era berean, gazteentzako lehiaketa bat antolatu dugu. Parte- hartzaileek hainbat proba gainditu beharko dituzte, non gogoeta egingo baitute gaur egungo gizarte- eta ekonomi- sistema hegemonikoak  osasun- sarbideri dakarzkion kalteez. Lehiakideek herri pobretuen zein gizarte- bidegabekeriak eta desberdinkeriak jasaten dituztenen errealitatea ezagutzeko aukera izango dute. Parte- hartzaileek lehiaketaren gaiari lotutako galderak erantzun beharko dituzte: “Zer rol izan behar dute erakunde publikoek osasun- sistemak indartze aldera?”, “Osasun- sistemarako sarbidean parekidetasun eza al dago?”. Izan ere, Gaztea Hegoaren Bilak gazteak osasun- parekidetasunaren alde mobilizatzea helburua dauka, betiere mundu- bizikidetza bermatzen duelarik.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.