Gaztea zara eta Gasteizko politikari eta teknikariekin zure ideiak partekatu nahi dituzu?

Gaztea zara eta Gasteizko politikari eta teknikariekin zure ideiak partekatu nahi dituzu?

Gaztea zara eta Gasteizko politikari eta teknikariekin zure ideiak partekatu nahi dituzu? PARTE-HARTU HIRIBURUETAN!

Zer dira?

Urrian egingo diren hiru topaketa gazteak eta ENPLEGUA, ETXEBIZITZA eta PROIEKTU AUTOGESTIONATUEN inguruan hitz egiteko.

Nork hartuko du parte?

Izenak berak esaten duen bezala, hiru talde dira: POLITIKARIAK, TEKNIKARIAK eta zu bezalako GAZTEAK, ideiekin eta parte-hartzeko gogoekin.

Nola antolatuko dira?

Gazteei zuzendutarko neurri zehatzak landuko dituzten dinamika ireki eta parte-hartzaileak izango dira, bertan iritzia eman eta eztabaidatu ahal izango da. Bai akordioak, bai desadostasunak gainditzeko egiten diren proposamenak ondorioetan jasoko dira eta hauek arlo bakoitzeko udal arduradunei eramango dizkiegu. Gazteon ahotsa politika publikoetara helaraziko dugu!

Zein da programa?

GAZTEAK ETA ENPLEGUA – Urriak 14, asteartea, 18.00-20.30 (Simone de Beauvoir, San Ignacio de Loyola 8)

  • Kontratazio Klausula Sozialak
  • Ikasle-langile kategoria Administrazioan
  • Lehen lan esperientzia

GAZTEAK ETA ETXEBIZITZA – Urriak 16, osteguna, 18.00-20.30 (Judizmendiko gizarte etxea, Sefarad plaza)

  • Alokairu merkea ekimen sozialen truke
  • Hiri Maiztertza (alokairua etxea birgaitzearen truke)

GAZTEAK ETA PROIEKTU AUTOGESTIONATUAK – Urriak 22, asteazkena, 18.00-20.30 (Simone de Beauvoir, San Ignacio de Loyola 8)

– Udala eta proiektu kolektiboen arteko harremanean: zer dago ondo? zer aldatu behar da?

Nola eman dezaket izena?

Formulario hau betetzen.

Informazio gehiago jasotzeko, gasteiz@egk.eus helbidera email bat bidali edo 945 220601 telefonora deitu.

Begira ezazu informazio guztiarekin sortu dugun eskuorria:

PDF ikonoa

 

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .