GazteTopak zure ahotsa ere entzun nahi du, zatoz eta egin zure ekarpena!

Gaztea eta gasteiztarra? Zatoz Gazte Topara!

Gasteiztarrak! Abian da Gasteizko GazteCapital proiektua, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta hiriko Gazteria Atalak bultzatuta. Zertarako? Gazteak eta gazteen elkarteak elkartuko garen topagunea izateko (GazteTopa); gure ahotsa Udalari helarazteko; gazteria politiketan modu aktiboan parte hartzeko; gazteon eta politikarien arteko zubiak eraikitzeko; Gasteizko gazteok egiten duguna ezagutarazteko; Gasteiz GazteCapital bihurtzeko… eta zuk proposatzen duzunerako. Zer, animatuko al zara? Zatoz Gazte Topara!

  • Noiz: abenduaren 20an, ostirala, 17.30etan.
  • Non: Aldabe gizartetxea (erabilera anitzeko gela).
  • Nor: gaztea baldin bazara, gonbidatuta zaude, elkarte batean parte hartu edo ez.
  • Zer: proiektuaren aurkezpena, Gasteizko gazteria eta elkartegintzaren mapa, Gazte Topa abiatzeko proposamenak.

Hemen dituzu proiektuaren xehetasun gehiago:

PDF ikonoa

Informazio+

945 22 06 01 (Ainhoa) / gasteiz@egk.eus

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .