Gaztea zara? Bakeaz hitz egingo dugu? Azaroan Bilbo, Gasteiz eta Donostian

Gaztea zara? Bakeaz hitz egingo dugu? Azaroan, Bake Ibilbideak eta formazio saioak Bilbo, Gasteiz eta Donostian

Gaztea zara? Bakeaz hitz egingo dugu? Oso gutxi falta da EGK-ko Bake eta Bizikidetza lan-arlotik azaroan prestatu ditugun ekintzak hemen izateko: Bake Ibilbideak topaketak eta formazio saioak, Bilbo, Gasteiz eta Donostian egingo direnak. Bai, badakigu bake eta bizikidetzaren inguruan hitz egitea korapilatsua izan daitekeela… baina Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik ikuspuntu gazte eta berritzaile batetik lantzera gonbidatzen zaituztegu. Ekintzak modu ezberdinean pentsatu ditugu, aniztasuna eta gazteen arteko hurbiltasuna eta konfidantza bilatuz.

Informazio guztia www.bakeahots.org webgunean aurkitu daiteke, atari hau gazteon ikuspuntutik bakea eta bizikidetzaren inguruan hitz egiteko komunitate birtuala ere bada. Bi ekintza ezberdin prestatu ditugu, guztiz doakoak izango dira eta bertara joateko bidaiarako gastuak ere ordainduko dira:

Formakuntza – Gazteak biolentziaren aurrean: bizikidetza sustatuz

  • Bilbo, azaroak 11 (asteartea)16:00h-20:30h, EGK (Autonomia 44)
  • Vitoria-Gasteiz, azaroak 18 (asteartea)16:00h- 20:30h, EGK (Ramiro de Maeztu 15)
  • Donostia, azaroak 25 (asteartea)16:00h-20:30h, EGK (Andia 11, 1º)

Bake Ibilbideak, gazteen arteko topaketa eta pintxo potea

  • Bilbo, azaroak 14 (ostirala); 16:00h-20:30h, elkargunea: EGK (Autonomia 44)
  • Vitoria-Gasteiz, azaroak 20 (osteguna); 16:00h-20:30h, elkargunea: EGK (Ramiro de Maeztu 15)
  • Donostia, azaroak 28 (ostirala); 16:00h-20:30h, elkargunea: EGK (Andia 11, 1º)

Esteka hauetan, formazioari eta Bake Ibilbideei buruzko informazio gehiago ikus dezakezu.

Izena emate oso erraza da, 943 429767 telefonora deituz, bakea@egk.eus helbidera email bat bidalia edo formulario honen bitartez egin dezakezu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.