langile heriotza

Gazte bat zendu da Araian, lan-ezbeharrez. PREKARIETATEARI eta ISTRIPUEI, STOP!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Araiako Nestlé multinazionalaren izozki-enpresan (Miko zaharra) lan-istripuz bizia galdu duen 21 urteko langilearen heriotza salatu du. Atzo gertatutako ezbehar hilgarri honen aurrean (zazpigarrena Araban), EGK-k “biktima, beste behin, gazte bat dela” salatu du. Azaldu duenez, gazteek gainerako langileek baino bi aldiz lan-ezbehar gehiago sufritzen dute. Osalanen azken datuen arabera, 2008an 16 eta 34 urte bitarteko langileen %4,12ak istripuren bat jasan izan zuen, guztizkoaren ia bikoitza (2,2%). Elkarte plataformak azaldu duenez, “gazteen lan istripuen datu izugarri hauek harerman estu-estua daukate langileek -eta hein handiago batean, gazteek- pairatzen duten prekarietatearekin eta lan erritmoekin.

Testuinguru honetan, EGK lan-osasunaren arloko araudia betearazi dezan eskatu dio Administrazioari. Horrez gain, hurrengo neurriak abiatu daitezen aldarrikatu du:

• Lanaldi murrizketa.
• Ez ohiko kontratazio formulen gaineko ikuskaritza eta kontrola areagotzea.
• Esku hartze handiagoa Osakidetzaren partetik gaixotasun laboralen antzemate eta tratamenduan.
• Enpresetan, lanaren des-intentsifikaziorako neurriak martxan jartzea.
• Lanpostu bat betetzeko eskatzen den kualifikazioa eta lan hori garatzeko beharrezkoa denaren arteko oreka mantentzeko kontrol mekanismoak ezartzea.
• Azpi-kontratazioa eta behin behinekotasuna mugatzea.
• Aparteko orduekin bukatzeko neurriak abian jartzea.
• Zaintza lanen aitortza eta arautzea.
• Goi mailako ikasketak eta lana modu jasangarrian bateragarri egiteko bitartekoak eskaintzea.
• Enpresek gazteen parte hartze laborala eta sindikala ahalbidetzea, horretarako baldintzak eta bitartekoak eskainiz.
• Enpresek lanpostuaren onurarako izan ohi diren jakintzetan trebatzeko bitartekoak (denbora eta dirua) bere gain hartzea.
• Kontratazio sisteman langileen negoziaziorako gaitasuna arautzea.
• Ordezkapen kontratuak bultzatzea.

Bere aldetik, Gazteriaren Kontseiluak gazteek bizi duten lan prekarietatea salatzen jarraitzeko eta “izurrite honekin amaituko duen gizarte ahotsa” osatzeko bere konpromisoa azaldu du.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.