ONGI ETORRI WEB BERRIRA

Zatoz lanak bultzatutako gazte emigrazioari buruzko topaketara

Atzerrira joatea pentsatzen ari zara, hemen lanik aurkitzen ez duzulako? Aspaldi hartu zenuen erabaki hori… eta orain etxera itzuli zara? Gazteon lan-emigrazioak kezkatzen al zaitu? Zatoz lanak bultzatutako gazte emigrazioari buruzko topaketara!

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik eta Kooperaktiboa elkartetik gazteon atzerriratzeari buruz hitz egiteko topaketa bat antolatu dugu.

  • NOIZ? Ekainaren 13an, osteguna, 18.00etatik 20.00etara.
  • NON? Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44, behea. Metroa: Indautxu).
  • ZER? #SOSgazte atzerriratuak eta Kooperaktiboa ekimenak aurkeztuko ditugu eta gazteon lan-erbesteratzearen aurpegi ezberdinei buruz hausnartzeko dinamikak egingo ditugu.
  • IZENA EMAN nahi baldin baduzu, idatzi e-mail bat bizibaldintzak@egk.org edo kooperaktiboa@gmail.com helbidera ekainaren 13a baino lehen.

Zalantzaren bat baldin baduzu, 945 22 06 01 telefonora deitu dezakezu ere (Amaiarekin hitz egin).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.