Pentsioen erreforma aztergai Gazte Borrasten!

GAZTE BORRASTE, Unibertsitateko gazte mugimenduen ikasgelan

GAZTE BORRASTE, Unibertsitateko gazte mugimenduen ikasgelan! Gazte Borrasten, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Tas Tas irrati librean egiten duen irratsaioan, Unibertsitatean aritzen diren gazte-mugimenduen ikasgelara sartu gara. Zein erronka dituzte? Zein oztopo jartzen dizio elkartegintzari gaur egungo unibertsitate ereduak? Galdera horiei erantzunak bilatzeko, IKASLE ABERTZALEAKeko Xabi Lasa, IKASLE EKINTZAko Xabi Jiménez, Leioako Gizarte Zientzietako Fakultateko ASANBLADAko Xabi Albisu eta LURGORRI ikasle sindikatuko Usoa Mediavilla izan ditugu Tas Tas irratiko estudioetan.

Antolakuntza ez dago Unibertsitateko kurrikulumetan. Baina ikasi egin, ikasi ekin egiten da. Ikasteko eta ekiteko.

IRRATSAIOA ENTZUN NAHI AL DUZU? Sakatu MIKROAN!

Zer iruditu zaizu? Kontaiguzu iritzia komunika@egk.org helbidean

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.