tertulia mensual de jóvenes

GaZtE BoRrAsTe!!! EGK-k irratsaio berria estrainatuko du Tas Tas irrati librean

Belarriak ireki: urriaren 4tik aurrera Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Frekuentzia Modulatura aireratuko da. Tas Tas Irrati librean txoko bat gorde diore EGKren irratsaio berriari: GAZTE BORRASTE saio jaioberriari, hain zuzen.

Tarte berriak askotariko edukiak izango ditu: gazteak albiste diren azken titularrak etxera eramango dizkizun kioskoa; gazte elkarteen eta gizarte eragileen gaurkotasuna (kanpainak, salaketak, ekimenak…) jorratuko dituen ‘haria eta orratza’, gizarte-mugimenduek ‘zure belarrira’ xuxurlatuko dizkizuten iritzi-zutabeak… eta elkartegintzaren ikastaro, tailer, jai eta deialdi guztiak (edo ia 🙂 biltzen saiatuko den agenda.

Hori guztia eta zuk proposatzen duzuna, bi astelehenero behin, 20.00etatik 21.00etara (eta errepikapena, asteartetan, 09.00etan).

Bilbo Handian, 97 FM-n. Eta Euskal Herriko gainontzeko lurraldetan… www.tas-tas.org webgunean (edo honetan bertan!: www.egk.eus).

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .