Pentsioen erreforma aztergai Gazte Borrasten!

Gazte Borraste: Saharar Herriaren borrokan, gazteak lehen lerroan

EGKren Gazte Borraste saioan, Saharar Herriaren borrokari ireki nahi izan diogu mikroa; Herri honi mikroa ireki ahal dakizkion aldi guztiak ez direlako inoiz nahikoak izango. Gure solasaldian, Jalil Said saharar gaztea izan dugu eta, berarekin batera, Saharar Herriaen aldeko Yal Lah gazte ekimeneko Eneko Calle militante nekaezina. Horrez gain, Alfre Elgezabal kazetariak Marokok barnea astindu zionekoa xuxurlatu digu. Erne belarri horiek!

Beste egun batean zuk ere gure irratsaioan parte hartu nahi izanez gero idatz iezaguzu komunika@egk.org helbide elektronikora eta proposatu jorratu nahi duzun gaia! Denon artean osatu nahi dugu saio hau. Bide batez, mila esker Tas-Tas irrati libreari aukera emateagatik!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .