tertulia mensual de jóvenes

Gazte Borraste irratsaioan ametsurtea hasi da

Ikasturtea edo lanurtea baino, ametsurtea abiatzea nahiago dugu Gazte Borraste irratsaioan, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik Tas Tas irratian egiten dugun irratsaioan.

Aurten ere, ametsez gainezka gatoz uhinetara. Denboraldi berriko lehen irratsaio honetan, Astialdi Foroko Itsaso Andueza eta Naiara San Martín gazteekin egon gara. Haiek, begirale ikastaroen berri eman digute, eta astialdiak nola hezten gaituen azaldu digute.

Hori bakarrik ez: GazteEkin! proiektuaren berri eman digu ere Iñaki Landa EGK-ko langileak.

Noski, Suplenteak eta Agenda ere ez dira falta izan… Poz-pozik gaude berriro ere zurekin uhinetan elkartu garelako!

(Gazte Borrasten parte hartu nahi izanez gero, deitu 945 22 06 01 telefonora edo idatzi komunika@egk.eus helbidera. Zure zain gaude!).

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .