grupo de trabajo de Igualdad

Gaur8 lantalderako deialdia

Indarkeria Matxista eta LGTBI+fobikoa salatzeko protokoloak, Gune Anitza zigilua, Ibilbide Moreak txostena, EGKren emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako I Planaren diseinua… 2016an zehar hainbat izan ziren lantalde honetatik ateratako ideiak, ekarpenak eta proposamenak. 2017an, zeintzuk izango dira Gaur8 lantalderako erronkak?

Berdintasun lan-arloaren bigarren urte honetan, alde batetik, 2016an hasitako hainbat proiekturi jarraitutasuna emango zaie, aurreko urtean proiektuak aurkeztu ahala detektatutako beharren harira.

Bestetik, 2016ko proiektuek azaleratutako beste beharrei estuki lotuta dauden gaiak ere landuko dira. Gainera, bai hauek nahiz beste neurriak EGKren emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako I Planaren barruan kokatuko dira, behin hau onartua izan martxoan ospatuko den Batzar Orokorrean.

Aurten, iaz izan zen bezala, Gaur8 lantaldea izango da lan-arloaren norabidearen abiapuntu. Gaztez osatutako taldea dugu hau. Honetan, Berdintasun eta LGTBI+ arloetako elkartegintzan aritzeagatik edota gaietan nolabaiteko interesa izateagatik parte-hartzera motibatuak.

Hortaz, ez dago gaiaz zertan gehiegi jakin beharrik, are gutxiago aditua izan beharrik. Gaian interesa izatea eta norberaren esperientzian bizi izandako egoeretatik proposamenak guztion artean eraikitzeko prestutasuna besterik ez da beharrezkoa.

Uste baduzu gazteok Berdintasun eta LGTBI+ gaiei buruz badaukagula zer esan, Gaur8 da EGK-ko zure lantaldea.

Taldean parte hartu nahi baduzu, hurrengo asteazkenean, otsailaren 22an izango dugu urteko lehen bilera EGKren Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44) arratsaldeko 17:00etan. Gogoratu! EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944.43.61.43 zenbakira edo idatzi berdintasuna@egk.org helbide elektronikora

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .