Gasteizko Seigarren Gazteria Foroa. Ba al zatoz?

Kartela

Gazteria politikak aztertzeko eztabaida eta prestakuntza foro batean parte hartzeko gogoa duzu? Hala bada, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Gasteizko Udaletxeak antolatu duten Seigarren Gazteria Forora gonbidatuta zaude! “Gazte eragileen arteko harreman sareak eratzen” lelopean, Saioa apirilaren 7an izango da (osteguna), goiz eta arratsaldez, Simone de Beauvoir elkarte-etxean. Jardunaldian, hausnartu, esperientziak partekatu eta beharren, egoeren edo premisen katalogoa sortuko da, maila guztietan sarean ondo lan egin ahal izateko. Itxura ona, ez da?

Hauxe duzu egitaraua:


Goizean: 10:00 – 14:00:

10:00: Jardunaldiaren aurkezpena.
10:20: Sareak eratzen. Pep Montes-ek gaiari buruz egindako ekarpen teorikoa, Gazterian aditua eta Consell de la Cultura y les Arts Zuzendaritzan lan egiten duena.
11:00: Esperientzia baten aurkezpena: “Herrigintza gaztea”, Deba Garaian landutako esperientzia.
11:30: Kafea.
12:25-14:00: Ekarpen teorikoaz eta aplikagarritasunaz eztabaidatzeko unea: lehenengo taldeka, eta gero denak batera.

14:30-16:00: Bazkaria (aukerakoa): 20 euro.

Arratsaldean: 16:30 – 18:30. Lantegiak

16:30: Lan-taldeak, katalogoaren puntuak lantzeko.
17:30: Bateratze lana eta ondorioak.
18:00: Jardunaldiaren ebaluazioa eta agurra.

 

NORENTZAT:
Gazteria arloan lan egiten duten elkarteetako arduradun, gazteria teknikari, zinegotzi, profesionalentzat, eta, oro har, gazte jendearentzat. Jardunaldia prestatzeko materiala bidaliko da.

IZENA EMATEA: DOHAINIK
Behin betiko zerrenda osatzeko ondorengo baldintzak kontuan hartuko dira: izena eman dutenen hurrenkera, baita parte-hartzaileen artean aniztasuna ere.
Martxoaren 1etik apirilaren 1era arte eman daiteke izena, formulario hau gasteiz@egk.eus helbidera bidaliz.

Bazkarira joan nahi izanez gero, 20 euro sartu beharko dira hurrengo kontu korrontean: Euskadiko Kutxa 3035 0100 44 1000013456. Ziurtagiria izena emateko fitxarekin batera bidali behar da.

Informazio gehiago nahi baduzu , telefono hauetara deitu: 945 220601 (Mireia) edo 945 161616, luz.: 3211 (Modesto).

EGITARAUA PDF-n:

Pdf

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .