Gazte Astearen logoa

Prest daude Gasteizko Gazte Astearen txostena eta laburpen bideoa!

Gazte Astea eta Hiruburuak urrian zehar Gasteizen egindako proiektuak izan ziren eta politikariak, teknikariak eta gazteak elkartzea lortu genuen ekimen arrakastatsu honetan. Dagoeneko hilabete bat pasa Hiruburuak bukatu zirenetik eta, lantzeko denbora izan ondoren, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bi material aurkezten ditu: txostena eta laburpena bideoa. Bertan irakur eta ikus daiteke bilera hauetan enplegua, etxebizitza eta proiektu autogestionatuen inguruan landu zena, baita urriaren 25ean egin genuen zabalpen festaren giroa.

Hiru topaketetan talde ederra bildu zen eta politikariek, teknikariek eta gazteek aurrez aurre hitz egin eta eztabaidatzeko aukeraren balorazio oso ona egin zuten: “gazteon askotan behar duguna informazioa da”, “hau beti egin beharko genuke”, “gazteon hitza entzun daiteke baina gutxitan arreta jartzen digute”, “zaila da lehenengoan asmatzea eta gazteen ahotsa entzutea oso interesgarria da”, “hiruak elkarrekin egotean sentsilitate eta arazo guztiak ikus daitezke”… Horrelako ideiak entzun ziren ebaluaketetan; horiek guztiak eta giroaren irudiak bideo honetan jaso ditugu:

Bideoa ikusteko, irudian klik egin:


Gasteizko Gazte Astearen antolakuntza EGKren eta Gasteizko Udalaren arteko hitzarmen baten bitartez gauzatu zen, Gazte Topa taldearen dinamizazioarekin batera. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Erasmus + programa europarrak ere diruz lagundu zuten ekimena. Atera ziren ondorioekin politika publikoetan eragina izaten saiatuko gara; horretarako, urtea bukatu baino lehen Udaleko batzordeetan txosten hau aurkeztuko dugu (unea iristen denean, honen berri ere emango dizuegu):

Txostena osoa irakurtzeko, irudian klik egin:

gazte-astea

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .