paz y convivencia

EGK-k Ernai gazte antolakundeak Vitoria-Gasteizen egindako erasoak gaitzesten ditu

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 25a. Euskadiko Gazteariaren Kontseiluak (EGK) Ernai gazte antolakundeak asteleheneko goizaldean hainbat kutxazainetan, inmobiliaria eta Iberdrolako lokal batean Gasteizen egindako erasoak ukatzen ditu.

Euskal gazteriak ez du merezi edozein talde edo elkarteren aldarrikapenak indarkeria eta eraikinen hondatzearen bidez egitea. Gazte elkarteen euskal sareak ezin ditu onartu horrelako bandalismo ekintzarik eta Ernai antolakundeari (EGKren kidea dena) gertaera hauek gaitzestea eskatzen dio.

EGKren barnean dauden elkarte guztien ezaugarri dira, besteak beste, elkarrizketa bideak jarraitzea, bakea eta bizikidetzaren alde. Honen eredu dira azken urteetan EGKren Bake eta Bizikidetza lan arloan antolaturiko jarduerak. Horregatik, Ernairi bere iritzia ematea eta manifestu honetan parte hartzea eskatu zaio.

EGK-k bere baitan dauden elkarte guztiak oinarri hauek jarraitzen dituztela ziurtatzeko, behar diren neurriak hartzeko aukera gordetzen du.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .