Gasteiz Gaztea

Gasteiz Gaztea Eraikitzen jardunaldiak (maiatzak 12-13)

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak maiatzaren 12 eta 13rako Gazte-Politikei buruzko Gasteiz Gaztea Eraikitzenantolatu du Europa Biltzar Jauregian. Gazteriak bizitza proiektu jasangarriak eraikitzeko dituen zailtasun handien aurrean hartu da erabakia, izan ere, enplegua proiektu hauek eraikitzeko den oinarria urria eta kalitate gutxikoa da. Hori dela eta Gasteizko Udalak gelditu eta hausnartzea erabaki du, beti ere pertsona gazteon parte hartzearekin.

Jardunaldien helburua III. Gazte Planaren ebaluazioa egitea eta pertsona gazteen iritzia biltzea da eta berauek Gasteizko IV. Gazte Planaren (2017-2019) diseinuan erreflexua izateko. Bi egunak, datozen maiatzaren 12a eta maiatzaren 13a, hiru ardatza nagusitan oinarritzen dira:

a) Ikuspegi globaletik lokalera: Horregatik goiburua, “Hiri gazteak eraikitzen” eta “Gasteiz Gaztea Eraikitzen”. Bi leloek Gazteria politikak egiten direnenean erabiltzen diren ikuspuntua ikusarazi nahi dute: bai ikuspegi globala hartuko dugu kontuan (beste udal batzuk, aldundiak eta gobernu autonomikoak, elkarteak, erakunde publiko eta pribatuak, etab.) bai ikuspegi lokala (Gasteizko Gazte Planak).

b) Teknikariengandik pertsona gazteen ahotseraino: Guztiok batera hausnartu nahi dugu. Pertaona gazteek bere errealitateari buruzko ikuspuntua ematea nahi dugu, ideia, proposamen eta iradokizun berriak eman ahal dizkigutelako etorkizuneko gazte politikak egiteko. Haiek esandakoa kontuan izanda, noski.

c) Sarean lan egin, aliatuekin lan egin: Beste eragile batzuekin lan egin behar dugu: hezkuntza munduarekin, beste erakunde batzuekin, beste elkarte batzuekin, hainbat herritarrekin zuzenean, eta abarrekin. Horregatik, jardunaldi hauetan, alderdi zehatz batzuetan lan egiten duten zenbait laguntzaileez gain, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU-UPV) eta Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) izango gara bertan.

Programa osoa hemen ikus dezakezu eta beste esteka honetan informazio gehiago lortu. Ez galdu aukera eta eman izena! Edozein zalantza izanez gero ziur Gasteizko udalean ziztu batean argituko dizutela. Haiekin jarri harremanetan.

Ez galdu aukera zure ahotsa entzunarazteko! Animatu eta parte hartu Gasteiz Gaztea Eraikitzen jardunaldietan maiatzaren 12an eta 13an! 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.