Garraio-gastuak aztergai txostena- Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Garraio-gastuak aztergai

Hezkuntza Foroa lantaldea osatzen duten erakunde eta gazteei esker jaio da proiektu hau, Garraio-gastuak aztergai, ikasleen artean hautemandako beharrizan eta proposamenei erantzuna emateko.

Asko izan dira abiapuntutzat hartutako galderak: zeintzuk dira urtebetean zehar izaten diren gastuak? Lurraldeen arteko aldeak daude? Zeintzuk dira garraio-aukera bakoitzak dituen trabak?…

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Hezkuntzako lan-arloak garraio-gastuen gaineko azterlana burutu du urtebetean gazteek haien ikasketak burutzeko zenbaterainoko gastuak dituzten jakiteko.

Galdetegi batean bildutako galdera sortarekin, erabiltzaileek partekatutako bizipenekin eta lantaldearekin izandako saioekin joan txosten hau sortzen eta forma hartzen joan da.

Datuak aztertzeaz gain, dauden laguntzak eta deskontuak identifikatu dira, gazteei informazio hori helarazi, eta haiei erraztasun handiagoak emateko.

Garraio txartel bakarra Euskadirako eta beste hainbat proposamen!

Hainbat proposamena ezberdin dira gazteek luzatutakoak. Guzti horien artean aurrera hartu duen bat dago: inkesta bete duten gazteen %96ak Euskadin zehar bidaiatzeko garraio txartel bakarraren beharra azpimarratu du. Asko dira lurralde batean ikasi eta beste ezberdin batetan bizi direnak, proposamen honen garapenak eginbeharreko mugimenduetan lagungarria izango litzateke.

Jasotako beste proposamenen artean hezkuntza zentroetara hurbiltzeko loturak hobetzearen beharra nabarmentzen da, bereziki unibertsitateetara. Garraioa erabiltzeko eskaria handia da eta askotan zerbitzu bat baino gehiago erabili behar dira.

Eta prezioekin zer? Iritzi ezberdinak daude garraio motaren araberakoa. Hala ere guztiak ados daude gazteei bideratutako baldintzak hobetu behar direla esaten denean: prezioa murriztu, bonu bereziak sortu ikasturterako eta horrela ikasten dauden pertsonek deskontu handiagoa lortzeko aukera izatea gazte tarifa arruntarekin alderatuta, eta abar.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak txostenean zehar jasotako proposamenak (beherago aurkituko duzuen PDFan eskura) instituzioei helaraztea aurreikusia dauka. Horrela, gaian aurrerapausoak ematen jarraitzea da asmoa Euskadi mailan garraio txartel bakarra izatea lortzeko.

Proiektuaren gainean gauza gehiago aurkitzeko hemen daukazu txostena.

Garraio gastuak aztergai

Zer iruditu zaizu? Zer gehituko zenuke? Idatzi edozerekin hezkuntza@egk.org helbide elektronikora

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .