Asamblea Extraordinaria

Ezohiko Batzarra eta 30. urteurrena

Ziurrenik #EGK30aukera traola ikusiko zenuen sare sozialetan edo albisteren batean. Izan ere, 2016an Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 30 urte betetzen ditugu. Zehazki 1986ko maiatzaren 27a izan zen abiapuntua. Hain data berezia ospatzeko asmoarekin, ekainaren 22an 19etan ekitaldi berezia antolatu dugu Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Zu ere, nola ez, gonbidatua zaude bertaratzera. Hori bai, eskertuko genizuke izena emango bazenu, edukiera kontuak direla-eta zenbat pertsona egongo garen jakin beharra baitugu. Gainera, aurretik Ezohiko Batzarra ospatuko dugu eta bertatik ere jende askok emango du izena.

Ezohiko Batzarra

Aurretik, arratsaldeko 17etan Ezohiko Batzarra egingo dugu EGK-ko presidente berria aukeratzeko. Bilkura Udalbatza Aretoan izango da eta gai ordenak puntu gutxi izango ditu egungo presidenta, Itsaso Andueza, ordezkatzea delako deialdiaren arrazoi nagusia. EGK-ko elkarteak oraindik garaiz zabiltzate zuen hautagaiak aurkezteko.

EGK-ko elkarteei esker ona

Jaialdian azken urteotan gazteon iritzi, aldarrikapen, ardura, interes, proposamen eta beharrak ikus eta entzunarazterakoan bidelagun izan ditugun 56 erakundetako kideei eskerrak eman nahi dizkiegu. Haien lanari esker lortu baitu EGK-k ibilbide hau egitea.

Izena emateko epea, ekainaren 14an (asteartean) bukatuko da. Zure bertaratzea konfirmatzeko, ondorengo email komunika@egk.eus edo telefonoen 944 43 61 43 / 945 22 06 01 / 943 42 97 67 / 688 67 59 32 (Jon Agirre) bitartez jar zaitez harremanetan.

Anima zaitez eta ospa ezazu gurekin halako egun berezia!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .