Ezagutu lan kontratuak, ezagutu zure eskubideak! - Conoce los contratos laborales, ¡conoce tus derechos! (EGK)

Ezagutu lan kontratuak, ezagutu zure eskubideak!

  • CCOO sindikatuarekin elkarlanean formakuntza eskainiko dugu maiatzaren 15ean Bilbon 17etan

Gazteon lan egoera aipatzen dugunean salbuespenezko hainbat egoera azaleratzen dira: bekak, praktikak, lanaldi partzialak, Aldi Baterako Laneko Enpresa (ABLE) bidezko kontratazioak, etab. Horrek egun gazteongan eragin zuzena duen prekarietatea areagotzen du. Izan ere, askotan lan eskubideen eta lan baldintzen ondorioen gainean beharrezkoa den informazio eta formazioa falta da. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), CCOO sindikatuaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (GFA) elkarlanean, Ezagutu lan kontratuak, ezagutu zure eskubideak! Formakuntza antolatu dugu.

Gazteek haien lan eskubideak eta kontratuak ezagutu, kontratazio formula berezi ezberdinek eskubide hauek nola urratzen dituzten identifikatu eta formula hauek epe motz, ertain eta luzean zer nolako arazoak sortzen dituzten aztertuko dugu Emantzipa…Zer? enplegu eta etxebizitza lantaldean. Animatu eta parte hartu! Eman izena hemen!

  • Noiz: Maiatzaren 15ean (asteazkena).
  • Non: EGKren Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44).
  • Ordua: 17:00etan.

Ekitaldia interesekoa bazaizu, eta edozein zalantza izanez gero, idatz iezaguzu bizibaldintzak@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 945 22 06 01 / 688 73 71 53 (Ania) zenbakira. Ez galdu aukera eta eman izena hemen! Eta gerturatzea ezinezkoa bazaizu, baina ekitaldian jorratutakoaren berri izan nahi baduzu, idatzi edo deitu esandako kontaktuetara.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.