EZ Palestinako harresiari

EZ Palestinako harresiari. Israelek Nazioarteko Zuzenbidea mespretxatzen du.

Azaroaren 9a, asteartea, Israel Palestinan eraikitzen ari den Apartheid Harresiaren kontrako Nazioarteko Eguna  izan da. Horregatik, Harresiaren kontrako nazioarteko egunarekin bat eginez, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Komite Internazionalistak, Bakea eta Duintasuna Elkarteak, Mundubat eta Biladi Palestinar Kultur Elkarteak salaketa hau egin dute: Israelek sistematikoki Giza Eskubideen hitzarmenak ez betetzeak eta Nazio Batuetako ebazpenei kasu ez egiteak Nazioarteko Zuzenbidea mespretxatzen dutela. Honekin batera, Palestinako okupazio brutala eta Hayako Auzitegiak 2004ko uztailaren 9an esandakoari muzin egin diola. EZ Palestinako harresiari

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) kaleratutako komunikatua jarraian duzu irakurri nahi baduzu. PDFan sartuz gero deskargatzeko aukera ere baduzu:

Palestinako harresiaren aurkako komunikatuaZabal ezazu zure inguruan! Hemen behean duzu EGKn egin dugun kartela.

muroa-kartela

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .