Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak

Dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak eskatu ahal dituzue, 2014an gazte-jarduerak eta elkatrukeak egiteko

Zure elkartean Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaren bat eskatu nahi baldin baduzue, jakizue 2014-ko diru-laguntzen deialdia argitaratu dutela. Zehazki, urte honetan gazte-jarduerak eta elkartrukeak egin ahal izateko dirulaguntza eskaerak. Hemen uzten dizkizugu loturak:

– Gazteria arloko egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak.

Mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez harremanetan Eusko Jarlaritzarekin. Ziur haiek lagunduko zaituztela eta behar duzun informazio guztia helaraziko dizutela, edo, behinik behin, non topa dezakezun esango dizutela. Ez galdu horrelako aukera eta anima zaitez! Zure elkarteko gazteentzat sekulako aukera eta esperientzia izan daiteke bai kanpora jaotea edo bai elkartruke bat egitea eta beste kultura bat ezagutzea.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .