Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako 2019ko deialdia

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako 2019ko deialdia

Pasa den azaroaren 14an iragarri zen Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako 2019ko deialdia. Programa honek Euskadiko gazteen artean elkartasuna indartu nahi du eta, horretarako, 1989. eta 1997. urteen artean –bi urteok barne– jaiotako 100 pertsona gehienez hautatutako herrialde eta lankidetza-proiektu jakinetara joateko erraztasunak emango dira.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa 1993an eratu zen Euskadiko gazteak garapenerako elkarlanean sentsibilizatzeko eta lankidetzaren kontzeptura hurbiltzeko. Deialdi honek era berean, ekintza horiek nola burutzen diren bertatik bertara ezagutzeko aukera emanez.

Horretaz gainera, esperientzia hori informazio eta orientazio jardunaldi batzuen bidez zabaldu eta osatuko da.

Epeei, eskatutakoei, baldintzei eta bestelakoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu informazio guztia

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.