área actuación empleo

Etxebizitza politiketan aldaketaren beharra

  • Pertsona gazteek informazio gehiago aldarrikatzen dute, eskaintza euren beharretara egokitzea eta egoera ezberdinak kontuan hartzea etxebizitza politiketan
  • Emantzipazioaren bataz besteko adina 29,9 urtekoa da eta emantzipazio-tasa %19,9ra jaitsi da (2015), Gazteen Euskal Behatokiaren arabera

Euskadiko 16 eta 25 urteko pertsona gazteak etxebizitza politikengatik arduratuta daude eta hauek diseinatzerako orduan euren ahotsa kontuan izatea nahi dute. Horixe ondoriozta daiteke Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) egindako txostenean, 2015ean egin zen eta sare sozial eta EGK-ko elkarteen artean zabaldu zen galdetegia oinarri bezala duena.

Ondorio nagusietatik hurrengoak azpimarra daitezke: pertsona gazteek informazio gehiago aldarrikatzen dute, eskaintza euren beharretara egokitzea eta egoera ezberdinak kontuan hartzea. Era berean, Gazteen Euskal Behatokiak aditzera eman dituen azken datuak arduratzeko modukoak dira, esaterako emantzipazioaren bataz besteko adina 29,9 urtekoa dela edota emantzipazio-tasak jaisten jarraitzen duela. 2015 urtean %19,9ra jaitsi zen.

Zertarako balioko du txostenak?

Txostenak hainbat programen eta etxebizitzaren zerikusia duten politikei buruzko pertsona gazteen iritzi eta proposamenak biltzen ditu, esaterako, pisu elkarbanatuen programak edo parte-hartze sozialaren trukean eskaintzen diren gazteentzako etxebizitzak. Era berean, eskainitako etxebizitzak ea nahikoak ziren, alokairurako eskatutako diru kantitatea zuzena zen edo izen emateko planteamendua egokia zen galdetu zitzaien.

Txosten honetatik ateratako ondorioak EGK-k bere diskurtsoan barneratuko ditu eta kargu politiko eta administrazioei etxebizitza politiketan gazteon egoera hobetzeko egiten diren politikak diseinatzerako orduan kontuan izan ditzatela eskatuko die. Txostena bere osotasunean kontsulta dezakezu beheko irudian klikatuz.

Gazteriari zuzenduriko etxebizitza programen eta politika publikoen analisiaIradokizun gehiago badituzu etxebizitza politiketan eragiteko edo bestelakorik gehitu nahi baduzu Enplegu eta etxebizitza teknikariarekin jar zaitezke harremanetan ondorengo email bizibaldintzak@egk.eus edo telefonoaren 945 22 06 01 (Ania) bitartez.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .