EGK eta beste bederatzi kolektibo Etxebizitza Itunaren aurka protesta egin dute gaur Lehendakaritza parean

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) eta beste bederatzi sindikatu eta kolektibo Lehendakaritza parean mobilizatu dira gaur, asteazkena, arratsalde honetan bertan Eusko Jaurlaritzak eta sektore pribatuak izenpetu duten etxebizitza itunaren aurka protesta egiteko. Izan ere, “dokumentu horrek gizarte-itunaren itxura eman nahi duen arren, ekonomia-munduko eta batez ere, eraikuntza-sektoreko eliteekin aparteko harremanak finkatzen dituen ituna baita”, salatu dute. Gizarte-mugimenduen arabera, “berriz ere alboratu egin da etxebizitza-eskubidea”. Hori dela eta, itun alternatibo baten izenpetzea antzeztu dute.

“Zailtasun ekonomikoek, etxebizitza utzarazte arriskuan dauden pertsonek eta banku eta promotoreen eskuetan dauden milaka etxebizitza hutsen arazoak administrazio publikoaren laguntza eta inplikazioa inoiz baino beharrezkoagoa egiten duten honetan, administrazio publikoa eraikuntza-sektorearekin lerratu eta eraikuntza-enpresak erreskatatzera abiatu da”, gaitzetsi dute. Horregatik, “aski delako eta etxebizitza-eskubidearen alde egitea inoiz baino beharrezkoa delako”, manifestu hau zabaldu dute.

  PDF ikonoa

*Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Ezker Gogoa, Kepasakonlakasa, Fundación EDE, Elkartzen, Berri Otxoak, ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .