tertulia mensual de jóvenes

Etxebizitza Politikaren itzalak eta Ijitoen Eguna GAZTE BORRASTE EGKren irratsaioan!

Etxebizitza Ituna. Etxebizitza Plana. Etxebizitza Legea. Itziar Amestoy Gazteriaren Kontseiluko teknikari eta Etxebizitza eskubidearen aldeko plataformako kideak (EGK, ESK, LAB, ELA, STEE-EILAS, Kepasakonlakasa, Elkartzen) etxebizitza politika-makinaria guzti horien itzalak argitu dizkigu, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Tas Tas irratian egiten duen GAZTE BORRASTE irratsaioan! Horrez gain, Kale Dor Kayiko ijito elkarteko presidenteorde Óscar Bizarragarekin Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna Gazte Borraste saioan izan dugu mintzagai. Zer iruditu zaizu saioa? Beti bezala, zure iritzia oso garrantzitsua da guretzat. Edozer esan nahi badiguzu idatzi email bat komunika@egk.org helbide elektronikora. Eta esan nahi diguzun kontua, iradokizuna, proposamena edo kexa orokorragoa bada idatzi egk@egk.org helbide elektronikora. Esango diguzu!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.