Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaina. Batu nahi al duzu?

Gazteok sufritzen dugun etxebizitza-arazoak kezkatzen al zaitu? Uste duzu Administrazioak egoera hau aldatzeko neurriak abiatu beharko lituzkeela?

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak koordinatuta, hainbat kolektibo eta sindikatu biltzen gara EtxebizHitza* plataforman. Azken hilabeteotan zehar dokumentu bat landu dugu, politikariei etxebizitza eskubidearen aldeko hogei neurri baino gehiago proposatzeko, tartean alokairuen prezioak, etxebizitza hutsen gaineko zergak eta etxegabetzeak bezalako gaien inguruan.

PROPOSAMENAK

EtxebizHitza

PRENTSA OHARRA

pdf

Orain, elkarte eta kolektibo ezberdinen atxikimenduak jasotzen ari gara. Zuk parte hartzen duzun taldeak edo gizarte mugimenduak ere batu nahi baldin badu, honako helbidera idatzi dezakezu: etxebizitzadekalogoa@gmail.com

Gainera, jakin ezazu apirilaren 10ean (asteazkena) 18.00etan bilera egingo dugula EGK-ko Bilboko egoitzan, dokumentua babesten dugun elkarte eta kolektibo guztien artean hitz egiteko. Ondoren, EtxebizHitza plataformako kideak Eusko Jaurlaritzarekin eta Legebiltzarreko taldeekin bilduko gara, guztion artean landutako proposamenak helarazteko eta, pixkanaka, etxebizitza gu guztion eskubidea izan dadin gure harri koskorra jartzeko.

* EtxebizHitza plataforman parte hartu nahiko bazenu, bizibaldintzak@egk.eus helbidera idatzi dezakezu.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .