Gazte begirada Etxebizitza arazoari

ARGITALPEN BERRIA! Gazteria eta Etxebizitza: alokairuaren egoeraren inguruko gazte begirada bat

Dagoeneko kalean da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) urtero egiten duen Hizpideak izeneko monografikoaren azken alea. Oraingoan, 5. zenbakiak Gazteria eta Etxebizitzaren arteko harremana du ardatz. Zehazki, izenburuak dioen bezala, alokairuaren egoeraren inguruko gazte begirada bat plazaratzen saiatzen da, hainbat aldagai kontutan izanik, besteak beste higiezinen burbuila, alokairuen lege-esparrua eta emantzipazio baldintzak. Abenduaren 29an aterako da inprentatik, baina honezkero zure pantailara deskargatu dezakezu:

Gazteria eta etxebizitza txostenaren PDFa

Ale hau, gainerako Hizpideak bezala, webguneko liburutegi atalean kokatu dugu. Zer iruditu zaizu txostena? Baliogarria suertatu zaizu? Asmo horrekin egin dugu, beraz edozein iradokizun edo proposamen izanez gero idatz iezaguzu bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora. Kritikak ere onartzen ditugu noski!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .