Etikasi programako parte-hartzaileak hautatu ditugu - EGK

Etikasi programako parte-hartzaileak hautatu ditugu

  • 60 gaztek Auschwitz eta Ipar Irlandara bidaia hezitzaileak egingo dituzte.

  • Datorren asteetan aurre formakuntza eskainiko zaie Zumaiena Ikastetxeko eta Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleei.

Urtarrilaren 31n Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean sortutako Etikasi programa aurkeztu genuen. Honen helburua bidaia hezitzaileen bitartez etika eta giza eskubideei buruz hausnartzea eta ikastea da, eta, horretarako, kontzentrazio esparrua izateagatik markatuta gelditu diren hiriak edo indarkeria gordina jasandako zonaldeak bisitatuko dituzte. Zumaiena ikastetxeko ikasleak Auschwitzera eta Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleak Ipar Irlandara joango dira.

Euskadi osoko ikastetxe askotako gelek eta ikasleek parte hartu dute, eta izaera oso desberdineko lanak jaso ditugu. Guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu eta egindako lana eta esfortzua azpimarratu, maila altuko lanak eta giza eskubideei buruzko hausnarketa oso interesgarriak jorratu baitituzte.

Oinarrietan zehaztuta zegoen bezala, Etikasi programako parte-hartzaile orori aurre formakuntza bat eskainiko zaio datorren asteetan. Ostean, ekaina eta uztaila artean bi bidaiak egingo dira. Eta, prozesua amaitzeko, irailean bigarren formakuntza eta ebaluazioa egingo da. Aurkezpenean esan zen moduan, hurrengo urteetan Etikasi programa finkatzea da gure asmoa.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.