ETAren su etenaren 6 urteurrenean, EGK-k 2015eko Batzar Orokorrean bere desegitea eskatu zuela gogoratzen du

ETAren su etenaren 6. urteurrenean, EGK-k 2015eko Batzar Orokorrean bere desegitea eskatu zuela gogoratzen du

Orain dela bi urte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 2015eko martxoan ospatutako 34. Batzar Orokorrean, beste dokumentuen artean, ETAren behin betiko eta aldebakarreko desegitea eskatu zuen; EGK-k aldarrikapen hori oroitu nahi du data adierazgarri honetan, izan ere, 6 urte pasa dira 2011ko urriaren 20an ETAk jarduera armatua behin betiko amaitzen zuela iragarri zuenetik. 6 hilabete baino gehiago armagabetzetik. Bakea eta bizikidetzaren aldeko pausuak ematen ari garen arren, oraindik ez da bide osoa egin.

Batzar Orokorrean onartu zen dokumentua Iratzarri elkarteak aurkeztu zuen eta, hemen ikus daitekeen bezala, hauek izan ziren arrazoiak: “Gaurko eta etorkizuneko gazteek indarkeriaren ondorio latzak sufritu ez ditzaten, beronen amaieraren atzeraezintasuna bermatzea ezinbestekoa da. Honekin batera, terrorismorik gabeko herria beharrezkoa da, elkarbizitza denon artean eraiki ahal izateko”.

Gogoratu behar da EGK-k 30 urte baino gehiago daramatzala bake kulturarekin lotutako ekintzak garatzen. Pasa den martxoan Gazteak eta Bakea  liburua aurkeztu zuen, Bake eta Bizikidetza lan-arloan, 3 urteetan zehar 18-30 urte inguruko 250 gazteren gogoeta, interes, ardura eta proposamenak jasotzen eta laburbiltzen duen argitalpena.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

2 iruzkin “ETAren su etenaren 6. urteurrenean, EGK-k 2015eko Batzar Orokorrean bere desegitea eskatu zuela gogoratzen du”

  1. Luix says:

    Espainiaren irakurketa. Inbidia kataluniarekin. hemen miserable lartxo daude. Ze tristezia

    1. EGK says:

      Kaixo Luix:
      Albiste hau EGK-k 34. Batzar Orokorrean (2015eko martxoa) adostutako testu bat da. Bertan zehazten den bezala, ETAren desegitea eman arte urriaren 20a heltzen denean eskari hori plazaratzen dugu. EGK-ko Bakea eta Bizikidetza lan-arloak urte asko daramatza bake kultura bat sustatzeko lanetan. Gai honekiko iradokizun eta proposamenak baldin badituzu, bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .