Planoetatik kalera

Ba al dakizu nola esku hartu dezaketen gizarte mugimenduek gure herri eta hirien diseinuan? Hemen dituzu adibide batzuk!

Zein eragin du hirigintzak gure bizitzan? Eta…  zein eragin izan dezakegu guk hirigintzan? Nola esku har dezakete gizarte mugimenduek herri eta hirien diseinuan? Erantzunak bilatzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Planoetatik Kalera jardunaldiak burutu zituen pasa den ekainean Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Batetik, Unai Fernández de Betoño arkitekto eta EHUko irakasle arabarrak Euskal Herriko hirigintzaren argilunak aztertu zituen. Bestetik, zenbait gizarte-mugimenduk tokian tokiko hirigintzan eragiteko edo parte hartzeko abiatu dituzten praktikak eta erresistentziak azaldu zituzten.  Orain, EGK-k material hori guztia bildu eta txosten hau argitaratu du. Ateraiozu zukua!

[PDF] Planoetatik kalera txostena

Lurralde-antolamenduak ikuspegi orokor eta sistematikoa bereganatzen du, baita eredu bateratu batean ekonomia, gizarte, kultura, paisaia eta baliabide fisikoei lotutako arloak uztartu ere.  Horren ondorioz, lurralde oreka eta kohesioa bilatu beharko luke sektore eta lurralde unitate desberdinen integrazioaren bidez, sektorialetatik kanpoko zeharkako ikuspegia bermatuz. Horrela, lurralde-antolamenduaren politikak jarduera publiko eta pribatuaren jardun osoari eragiten dio, administrazio maila desberdinek hartutako erabaki guztiek eragin zuzena, txikiagoa edo handiagoa, baitute lurraldean. Horregatik da hain garrantzitsua gaia!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .