Eskerrik asko GazteEkin posible egin duzuen guztioi! Hemen dituzue bideoa, argazkiak eta beste...

Eskerrik asko GazteEkin posible egin duzuen guztioi! Hemen dituzue bideoa, argazkiak eta beste…

Ez da batere erreza 60 pertsona baino gehiagok gazteon parte-hartzeari buruz solasten orduak eta orduak ematea. Ez da batere erreza esparru eta ideologia ezberdinetako (oso ezberdinetako) gazteak mahai berean eseri eta ideia ezberdinak aurrez aurre jartzea (eta mahai berean bazkaltzea). Ez da batere erreza hau guztia asteburu batean egitea eta, gainera, gutako askok batere eskura ez dugun Gernika herri itzelean egitea. Hori bakarrik ez: ez da erreza ere politikari eta teknikari batzuk (gutxi izan baziren ere) eurek antolatu ez duten parte-hartzeari buruzko foro batera erakartzea. Horregatik, ESKERRAK eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi GazteEkin posible egin duzuelako. Gure lehenengo esperimentua zen eta, zenbaitetan hanka sartu badugu ere, oso konforme gaude. Eta zu?

Orain, lanean jarriko gara, topaketen eta kongresuaren ondorioak gizarteratzeko eta Administrazioari bidaltzeko; paperean bada ere, GazteEkin-en parte hartu dugunon ahotsa entzun dezan. Hau lehen urrats bat baino ez da izan. Bidean elkar ikusiko dugulakoan, ESKERRIK ASKO benetan.  

Hemen duzu kongresuari buruzko argazkiak eta bideoa. Eta bideo honekin ez baduzu nahikoa…  Youtubeko komunikaegk katean dituzu gehiago, zure zain!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .