Erkidegotako kontseiluak ez dira CJEko kide izango

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) eta beste erkidegotako kontseiluak ez dira aurrerago Espainiako Gazte Kontseiluaren (CJE) kide izango

  • Lege berri bat onartu ondoren erkidegoetako kontseilu guztiak Espainiako Gazte Kontseiluaren (CJE) kanpo geldituko dira eta honek autonomia galduko du
  • Egoera hau emango da Diputatuen Kongresuak gaur “Ley de Racionalización del Sector Público”-aren legea onartu duelako; gazteen elkarteek zuzenketak sartzeko saiakera bat egin zuten, baina hauek ez zuten tramitea pasa

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 11. Diputatuen Kongresuak “Ley de Racionalización del Sector Público” onartu du gaur eta, administrazioek hartutako beste erabakiekin batera, Espainiako Gazteriaren Kontseiluaren (CJE) espiritua eta osaketa aldatuko da. EGK-k ez du ulertzen zergatik urte asko eremu honetan lan egin ondoren baztertuak izatea eta, beste kontseiluekin batera, erabakiak dituen ondorioak azpimarratzen ditu:

– Erkidegoetako gazte kontseiluak, horien artean EGK dagoela, eratuko den Espainiako Gazte Kontseilu (CJE) berriaren osaketaren at geldituko dira erabaki hau hartu gabe

– CJE berriak autonomia gutxiago izango du eta bere funtzionamendua gobernuaren borondearen menpe geratuko da

– Bere osaketa berria dela eta, Europa mailan eratuta dauden gazte kontseiluen artean salbuespena izango da eta gazte askok euren ahotsa galduko dute

Lege honen tramitean ez dira entzun eremuan lan egiten duten gazte elkarteen proposamenak, ez dira aintzakotzat hartu Europako erakundeetatik iritsi diren gomenduak eta bide parlamentarioan egindako zuzenketek ez dute tramitea pasa. Gaur egungo Espainiako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkariek zuzenketak adostea lortu zuten talde parlamentario gehienekin, baita Partido Popularrekin ere, baina presidentearen ustezko akats baten ondoren bozketa ez zen gauzatu.

Azkenean onartua izateko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua izatea eta Dekretu promulgazioa falta dira soilik. Honen aurrean, erkidegoetako hainbat kontseiluek bilera bat eskatu diote INJUVEko zuzendari orokorrari egoerari konponbide bat bilatzeko asmoz.

#salvemoselCJE

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .