Erasmus beken murrizketen aurkako mobilizazioak

Erasmus beken murrizketen aurkako mobilizazioak

Gazteon mobilizazioek oraingo honetan ere balio izan dute: Wert-ek atzera egin du eta, aurten behintzat, ez ditu Erasmus beken murrizketarik egingo. Hau da, ez ditu kenduko. Dena den, ez du baztertzen datozen urteetarako murrizketak egitea. Horregatik, bekak mantentzeko mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko hainbat ikasle erakundek bihar goizerako (tartean, Ikasle Abertzaleak eta Ikasle Ekintza). Hemen oraingoz ezarri diren mobilizazioen hitzorduetako batzuk:

LEIOA: ostegunean 11.00etan Mikel Laboa plazatik (ping-pong mahaiak dauden plazatxoa).

GASTEIZ: ostegunean 12:30ean manifestazioa Campuseko aulariotik (baieztatzeke).

IRUÑEA: ostegunean 12.00etan NUP-eko liburutegiko plazan.

DONOSTIA: ostegunean 12.30ean aularioan.

Informazio gehiago nahi baduzu Twitter kontu edo traola hauek bila itzazu:

@IAbertzaleak

@IkasleEkintzaIE

@GKK_CJC

@topatuinfo

#erasmusRIP

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .